lunes, 3 de agosto de 2015

Inshallah


Tashgurkan etik urtetie kartxelatik urtetie modukoa izen da, autobusen tiketa eskuen eukinde gero be, inora ezin garela joan esan doskuen, inmigraziñoko lerdokerixek barriro entzun ta ein biherra, eta gero beste lau biderrez pasaportie erakutzi biherrak Txina atzien izteko gogo gehixau emozten. Guzurre dala zalei  Pakistanera sartziek askatasunaren sentzaziño eukitzie, inmigraziñoan arpeixe erakutzi ta... STAMP!!! listo...besterik ein biherrik bez.

Ez bat, ez bi, ez hiru....laugarren kotxieri kristonak esan eta gero konturetu naz okerreko eskutik noala bizikletiegaz, ...mmmm...pakistanera sartzie izen be benetan ezberdiñe da! Bidie apurtute dauen lekure h oíeldu garenien flipeta gelditzu naz erreka putiek einiko triskantziegaz...satz einde itzi deu, 150 metroan 4 metroko sakonerako ainkadie emontzo bidieri, normala inor ezin pasetie. Behin autobusetik urteta, hartu trastoak, paseu beste aldera ta bizikletan Pakistaneko txekpointeraino, oin dala urte batzu dire ezin dala bizikletan zati hau ein, horretan suertie, ze oso bide atsegiñe izen da.
Sost en junte naz barriro Dimitri Rusiakoa eta Kanadako bikotiegaz, Rupiak eskuretu ta hurrengo egunien bakoitza bere airera,Dimitrik prisie deko bizitzeko ta badoa eurretik, bestiek lo eitteko gogoa, ta ni nire ritmotxue segidute banoa Pakistanera gurpilekin.
Passu leku espektakularra da. Batura glaziarra ikusten joatiek 6 orduko ibilbidie eskatzen deu, munduko bostgarren handixena eida..., jeseussss!
Hurrengo egunien Shimshal herrixe ezetzeko asmoagaz urten naben, hor hasten dire komedixe, bidiek kokota lekutik ataratezte, azkeneko eurixek leku askotan bidie errekara eroan deu, eundaka metro berau...Redondoooo...deskuideu ezkero hor zoaz, direkto ipernure!...20 km falta jatenien erreka batek kantauriko ur gustixe dakar, hegaz jakin ezien ez dau pasetarik, hala...dpm...buelta atzera, eta ganera dendie eta lo eitteko salue Passun itzi dot...perfekto. 10 km arinau bidie konpontzen ibiltzen diren hiru lagunen  etxetxu bat dau, lagunek dire jadanik ze juterakoan bertan jan dot bazkarixe eta gero lo kukue. Halako baten todoterreno bi agertzen dire eta eurekin joateko esaten dostie...nora baia? Shimshal? Ta errekie? Eurek todoterrenoagaz ez dekoiela arazorik esateztie...hori ikusteko dau....hala,bizikletie txalan ganien jarri (damutu nintzen,manillarra apurtu ta uren botie galdu) ta hor goaz barriro... Justo justo salte dot todoterrenotik Pakistani zoro putie errekara direkto doala!...ume, andra ta nire trasto gustixekin!!!!...diossss!!!!...emaitze zein? ba kattarroan eperdixe zerure begire ta musturre errekan sartunde, ze osti guzu ba txooo?...bigarren todoterrenoa doa tiretu ta errekatik atarateko....kia! beste bigarren todoterreno bat...bixen artien bez,.... estamos jodidossss!!! Batzuk harrixek botaten hazten gara errekien uren direkziñoa aldatzeko,beste batzuk agintzen eta gelditzen direnak begire....halako baten todoterrenora heltzeko moduen nau harririk harri salto einde ta nire gauza gustixek berrezkuretan dotez...uffff....oin gure badaben joatie deko inpernure edo indiko itsasora! Gaba ganien dau ta ez dau mejoririk....ahal doten moduen manillarra ondo jarri ta hor noa bigarren biderrez langilien etxera, deja vu.... Bidien nire ur potie topetan dot....txarto bez! Eskerrak bizikletien argixek bidie erakusten dostela,heltzen nazenien lagunek pozarren dekotez, eta klaro...berandutxuau hor datoz todoterrenodunek nire moduen tetxu baten bile, beste todoterrenoa erreka barruen itzi dabe, oin dahl (lentejien antzekoa) eta txapati piloa ja ta lo...baiaaa....overbookiñe dauelez niri jeep en atzeko partien tokeu jat lo eittie, hoba or kale gorrixen baino. Belarrixe minberatute dekotela ia eurekin Shimshal era banoa galdetzen dostie, errekiek ur gitziau dakarrela eta....nehikoa da laguntxu....emoziño larrei....ni bidie artu ta banoa Passure, 35 kilometron barriro kokota aputzen....beste baten izengo da Shimshal.....inshallah, edo jaungoikoak gure badaben!

Para seguir leyendo:













2 comentarios:

  1. Aiii Enekitoooo, zelako abenturak errekan ziher. Eta hori tipoa todoterrenoan, zoroa!!!

    Ez zarenien mustur eurrez joan errekara pozik egon. Eta sikieran bizikletie eta zure geuzak osorik atara dozuz! Zoaz zure ritmora, ez Shamshal ez kristoa!

    Argazkixek flipantien baina ondiño eztotzaguz amari erakutsiko bale?

    Ondo-ondo segidu eta ekin gurpil bidaiari.

    Musu handi bat gure partez!!

    ResponderEliminar
  2. Aupa Eneko!!!

    Ikusten dot super super super ondo pasetan zabizela eta asko disfrutetan zabizela. Asko pozten naz.

    Gaur laneko atzenengo egune da ta ni be Vietnamerantza noa. Zure aholkuek kontuten aukinde Chinako mugatik motortxu bet hartzeko asmoa dekogu (kontekotzut bueltan ie zelan joan jakun).

    Eneko, aurrera ekin ta holango argazki politek ataraten jarraitu.

    Ondo ibili,

    Oihana A.

    ResponderEliminar

Aqui esta para enviar un comentario