viernes, 11 de septiembre de 2015

Mikelen izarren hautsak...

Himalayako Tso Moriri lakue ezetzen joateko inpernuko bidietatik ibili bide, bizikletie ez doa pozik, harri bakoitzak min eitten dotzo eta badaki zelan argi itzi, manillarreko boltzie dindilizke...alforjetako klipek errementeu...eta bigarren biderrez bizikletie euzteko ainkie apurtu....horrez gain hainbet zaratatxu ataraten deuz konforme ez doala esateko.....baia lasai laguntxu....zelan edo halan   konponduko doguz agertzen diren arazotxuek, ez gara ba ekipo bat ala!!!

Manali rantz joaterakoan bezte lagun ezegun bi agertzen dire barriro....haize putie eta obretako heutse...egunero kakaztute ibiltzeko lagun aproposak...baia aspalditik daroagu erlaziño iztue eta gustora sentitzen hasi gara alkarregaz, hoba...eurretik oindiño bide asko dekogu eta.

GurpilEKINbidaiari izetiek bizipen eta sentipen asko dekoz egunero, begixek gauza barrixek ikusten dabe metrorik metro, beti usain barrixen bat... momentu laburretako lagun barrixek.....sufrimentu eta azaldu ezinezko poztasun uniek....
Nik ez dakit ondo zelakoak diren  Mikelen izarren hauts magikoak....baia eurekin bat eitteko inoiz baino gertuau nauela igerten dot....izen be izar horretatik inoiz baino gertuau  nabil, batzutan lartxu...bixotza eta birikixek martxa osoan daroatez....euren  azpixen egunero ibiltziek eitten deu inoiz baino gehixau bizixen taupadak sentidutie.

Irakurten jarraitzeko/para seguir leyendo:









3 comentarios:

  1. Ez duk erraza konpai! Bizikletak eutsiko du,seguru, baita zuk ere! Goza eta eskuminak Ruben jaunari. Gregario lanean doa ala lider bezala?

    ResponderEliminar
  2. Ez duk erraza konpai! Bizikletak eutsiko du,seguru, baita zuk ere! Goza eta eskuminak Ruben jaunari. Gregario lanean doa ala lider bezala?

    ResponderEliminar
  3. Epa Eneko, Fernando eta Idoia gara Goizaletik. Zure notizixek irakurten doguz. Ia artikulo geixau idazteko aukerarik dozun!! Ondo ibili eta gitxi gasteu!!

    ResponderEliminar

Aqui esta para enviar un comentario