sábado, 24 de octubre de 2015

Kuro hōmu ( Kuroren etxien, en casa de Kuro)

Heldu ta atxurre eskuetan...zer ta kakauetiek lurretik ataraten...nok osti jakin deu kakauetiek landara ganorabako batzuen sustraixen artien dauzela...bengaaa....niri guzurtxurik ez ehhh???.
Kuron etxien nau, Lontxo Rojo (bloga:munduan barrena bizizkletaz) ren bittartez esetu dot. Lontxok 18 urte daroaz munduan barrena, 200.000 Km  baino gehixau bere bernatan....eztakitz nok dekon ilusiño gehixau: berak leku barrixek ezetzeko...edo horrek lekuek bera hartzeko..
WWOOFing (http://wwoofinternational.org) ortu organikoetan bolondres moduen eitten daben elkarte bat da, Laura eta Amy berton esetu dotez, polittek ta maitagarrixek ta konturetu orduko atxurre eskuetan.....honek andrak bai jakin! (Rosi ta Max be hemen dauz ortuen laguntzeko)
Kuro edo Tsuneaki Kurosawak eta Mijo bere emaztiek ortu ekologikoa dekoie ta bolondresak hartzen dabez etxien tetxu ta jatekoan ordainez, bolondresak lan egiten dabe bai...baia Japoneko etxe baten  tradiziñoz betetako bizimodu bat ezetzeko aukera earra dekoie bebai, danak pozik.
 Gurpilekinbidaiari doazenak be pozik hartzen dabez etxien, Kurok 4 urte emon bazen bizikletan mundutik ziher, EH tik be ibilinikoa, baitte nire lagune Jokin egaz Etiopian, ta hori da sinistu eziñe....Lontxoren bittartez oin bere etxien, mundu txikixe benetan ehhh......
Ueno-Mura deko izena herrixek, Redon.....hemen bai templeu! Paraje aparta da, mendixen artien, baia lasai kontro...Bixer Fuji mendixe ikusten goaz..barriro gurpilekinbidaiar...ta oingoan Lontxogaz... Barriro Kuron etxera etorteko asmoagaz goaz, hau bai suertie...holako lagunek askorik ez dire topetan munduen, bixotzetik eskertzen dotzat beran tratu ta emoniko laguntasune.....bagoaaaaaaz!!!!!

Irakurten jarraitzeko/para seguir leyendo:



































2 comentarios:

  1. Aupa Eneko!!! Sekulako bidaia egin duzuna. Eta orain arte ibilitakoa gutxi izango balitz... Japonera!!! Milesker hemen konpartitzeagatik.
    Eman besarkada bat "IL KAPO"-ri!! Hau da, Lontxo jaunari. Badirudi ondo moldatzen zarela gasteiztarren artean, eh???

    Besarkada haundi bat.

    Iñigo Rumenige

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Aupaaaa! Mile esker zuri ta beste kuadrilla gustixeri, bidai honen zati handi bat zuei zor dotzuet....ahaztu eziñe... Besarkada handi bet Lontxo eta nire partez!!!lasterarte!

      Eliminar

Aqui esta para enviar un comentario