jueves, 19 de noviembre de 2015

Tailandiako homestay ta bidebazterrak...

Japon irla bat da... bai...baia sentzu gustixetan, Thailandian nau izertzan....hegoalderantz, eta hemen barriro topetan dotez baztar asko zabor piloagaz , biherrizen asko dekoien famili asko, bidietan arauek ahaztu ein dire....Japon benetako irla bat izen da, guzti honegaz eta munduko beste herrialdiekin zerikusirik ez dekon lurralde bat, munduko errealidadetik aparte dauena..Redon..barriro kakaztute dauen mundure gurpilEKINbidaiari...




Bangkokek ganetik paseu doste, beroak nire energixek jan...ta trafikoak billurtu, holan da ta bertarik eskapetako gogoak eta sentzunek tren bat hartzie erain doste. Phitsanulok, Aranyaprathet, Ratchathani, Prachuap Kiri Khan....(labazomorroa zapaltzen dozunien antzeko zehozer antzekoa entzun leike)..Thailandiako herrixen izenak bertakoei esaterakoan gehixenetan ez dostie haitzuten...eta behin irakurri ta segiduen ahaztu....ze izen pute dire honek ba!...egunero mapie amaiketxu biderrez begitzu biher...
Gurpilekinbidaiari zabizenok seguruenik ados eongo zarie bide bazterretako gauzen misterioari buruz berbetan nabilenien...geuza kuriosoak ikusten dire....eskularru bet, tapakubos bat, txanoak, plastikozko poltsak, ulie lotzeko zintak...edo ta betaurrekoak bebai....holakoak normalak, ..bale........kaltzetiñ bat, prakak, kantzontzilloak, bainujantzi bet....honek ez dire horren normalak,... bestalde zoritxarrez animalixek be asko ikusten dire autoek eginiko triskantzakin....BAIA 3 METROKO PITON SUGE BAT EZ DA NORMALAAAA!!!!! Aldatz beran noala ta justuen alde batera eitzerakoan sinistu be ezin naben ein, orduen konturetu nintzen Thailandian kanpin dendie sobran dekotela...
Hegoalderantz....ta kriston saunie...400 edo 600 bath ordaintzen dot lo eitteko logela bategaitzik, edo ta 300 beste batzuen zurrungek entzutiegaitzik,...ummm... holan irakurri ezkero ez deko sentzun askorik ezta? Hortik eta berauko prezixuetan laguntasun asko be gehixau eukikozuz gabetan (atzo goizien donuts baten tamainuko aramue topeu dot kumunien...ure edaten joango zan edo...ta gero milloike injurri topeu dotez nire eurreko alforjan, nire estixen bille!putesemiek!).
Goizeko 6 tan hazten naz gurpileri egurre emoten eta beroak kaskoa urtuten dostenien (6 tatik eurrera...) ...kieto! Gose handirik barik jan ta siestie....arratsaldien paseotxu bet emon, argazki batzuk atara, aparixe jan, ta ahal bada....lo.
Jatekoa primerakoa da (momentuz baten joaten naz kumunera...horregaitzik diñot...), baia arroza eta arrozan nuddlelak ez bajatzuz gustetan joite zauz...bueno hor dekozu beti 7-11 edo Makdonals aukerie.
Ko Taora noa ferri baten...irla bat da eta billurre dekot ia bertan negueri eskapan dauzen turiste gustixek bertan topeko dotezen...holan bada banoa....ia Thailandiako bidebazterretan era homestay merkietan zer dauen ikusten.

Irakurten jarraitzeko/para seguir leyendo:















Add caption




3 comentarios:

  1. Iepa Eneko!!! Zu bero eta gu hotz. Junin de los Andesen gaude eta udaberriari kosta egiten ari zaio iristea. Ondo pasa irletan, gu lakuz laku ibiliko gara.

    ResponderEliminar
  2. Iepa Eneko!! Zu bero eta gu hotz. Badirudi udaberriari kosta egiten zaiola berotzea hemen. Orain Junin de los Andesen gaude. Disfrutatu irletan eta gu bitartean lakuz laku ibiliko gara.

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Aupaaa!!! Leku ederrien zauze...laku zoragarrixek Villa La Angosturararte!....ia ba laster udaberrixek kiñuren bat eitten badotzue ba!! Ondo segidu lagunak!!!

      Eliminar

Aqui esta para enviar un comentario